fulmar
iz. Zool. Prozelaridoen familiako hegaztia, antxetaren antzekoa (Fulmarus glaciaris). Batzuek luma guztiak grisak izaten dituzte, beste batzuek zuriak sabelaldean eta grisak bizkarraldean. Itsas soinberak eta arrainak jaten ditu, baina baita zetazeo hilen gantza ere. Groelandian, Islandian, Feroe uharteetan eta Britainia Handian bizi da.