Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fukuda, Takeo

Japoniar politikaria (Tokio, 1905 - Tokio, 1995). Alderdi liberal-demokratako kidea. Beste zenbait kargu politikoren ardura izateaz gainera, Japoniako legebiltzarreko kidea izan zen 1952. urteaz gero, eta Lehen Ministro 1976-1978 urteen artean.