Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fukuda, Shigeo

Japoniar artista (Tokio, 1932). Tokioko Arte Ederretako eskolan ikasi zuen. Publizitate grafista gisa eta jostailu egile gisa egin dituen lanengatik da, batez ere, ezaguna. 1967an egin zen ospetsu, Osakako nazioarteko erakusketarako bere kartela aukeratu zutenean. Garai hartan, berak egindako jostailuen erakusketa egin zuen New Yorkeko IBM galerian, eta arrakasta handia izan zuen, New Yorkeko Arte Modernoko museoak haietako batzuk erosi baitzituen. Lanen artean ditu: Self Defense (1974, Norbere defentsa), Friendship (1975, Adiskidetasuna), Victory (1975, Garaipena), Mont Fuji (1976, Fuji mendia), Interdesign (1981), Earthday (1982). Bere lan askotan ukabilak erabiltzen ditu ikurtzat.