Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fujita, Tsuguharu

Japoniar margolaria (Tokio, 1886 - Zurich, 1968). Tokioko Eskola Inperialean hasi zituen ikasketak; 1913. urtean Parisa joan zen eta Parisko eskola delakoaren kide izan zen. Fujitaren estiloak Europako eta Ekialdeko tekniken eta tradizioaren bateratzea du ezaugarri. Bere margoetan emakume biluziak, erretratuak eta izadi hilak dira nagusi. Obrak: Itzartzea; Lana; Autoerretratua; Artista eta bere katua; Eva. 1959. urtean katoliko egin zen; izena ere aldatu egin zuen, eta haren ustez margolarietan bikainena izan zenarena hartu zuen: Leonardo.