Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

fraticelli

iz. Erl. XIV. mende hasierako sekta kristaua, behartsuen moduan bizitzea ezaugarri zuena. Angelo Clarenoren gidaritzapean, San Frantziskoren erregela “hitzez-hitz eta argibiderik gabe” betetzea eskatzen zuten, Elizako hierarkiaren iritzien kontra. Zenbait dotrina heretiko onartzen zituzten, Joachino de Fiore-k eskatologiari buruz irakatsi zituenak batez ere. Joan XXII.ak gaitzetsirik (1317), fraticelli taldeak Inkisizioak esetsi zituen Italian, Sizilian eta Proventzan. XV. mendeko azken aldean, Capistranoko San Joan frantziskotarren nagusi zela, frantziskotarrekin bat egin zuten fraticelli taldeak.