Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fraser, Dawn

Australiar igerilaria (Sydney, 1937). Bere garaiko igerilaririk onena izan zen, igeriketa librean 100 metro minututik beherako denboran egin dituen lehen emakumea (1962). Zortzi domina irabazi zituen Olinpiar Jokoetan (1956, 1960, 1964), horietatik hiru urrezkoak, 100 metrotan, igeriketa librean. Commonwealtheko jokoetan urrezko sei domina irabazi zituen. 27 aldiz hautsi du munduko errekorren bat banakako probetan. 23 aldiz izan da Australiako txapeldun.