Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Frantzia Askea

(Fr. France Libre) 1940ko udan Frantzia gerra galtzen ari zela, su-etena egiteko ordez, Alemaniarekiko gerra jarraitzearen alde agertu zen partisanoen mugimendua. Haiek gerra jarraitzeko deia egin zioten Erresuma Batuari eta De Gaullek Forces Françaises Libres gudarostea antolatu zuen Erresuma Batuan bizi ziren eta hara joan ziren frantsesekin. Geroago Afrikako, Indiako eta Pazifikoz bestaldeko Frantziaren koloniak elkartu zitzaizkion De Gaulle-ri. 1941ean, Vichy-ko gobernua onartu gabe, gobernu berria eratu zuen De Gaullek. 1943an Nazio Askatasunerako Frantziako Batzordea antolatu zen, De Gaulle buru zela, eta erresistentzia talde asko eratu ziren batzorde horren mendean. 1944ean, Alemaniaren kontrako matxinada izan zen eta De Gaullek eta aliatuek Frantzia libratu zuten.