Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

frantses-belar

iz. Bot. Abereen bazkarako lantzen den belar landarea (Medicago sativa). Argi-belarra eta alpapa ere esaten zaio. 80 cm inguruko zuztar tentea izaten du, hiru orriko hosto luzexka eta sortako lore arrosa. Jatorria Asia Txikian eta Erdiko Asian du, baina gaur egun oso zabaldua dago Europan ere.