Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Frank, Leonhard

Alemaniar eleberrigilea (Würzbug, 1882 - Munich, 1961). Bere obrak espresionistak ez ezik politika gaietan esku hartzen duen idazlearen emaitza ere badira. Eleberri sail batean eman zuen gizarteaz zuen iritzia: Der Mensch ist gut (1918,Gizona ona da). Halaxe egin zuen bere autobiografian ere: Links, wo das Herz ist (1952, Bihotza ezkerrean dago). Naziek agintea hartzean, beste idazle alemaniar askok bezala, sorterria utzi zuen.