Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Frank, Jakob ben Judah Leib

(«Jacob» deitua) Judu-poloniar heretikoa (Korolowka, 1726 - Offenbach, 1791). Sabbatiarren sektako buru zelarik (Sabbati Zevi, 1626-1676), eztabaida ugari izan zituen judu ortodoxoekin. Agintari katolikoek aginduta Talmuda erre zuen (1757), eta itxuraz kristautu egin zen (Lvov, 1759); bere burua mesiastzat eta S. Zeviren gorpuzte berritzat zuen. Atxilo hartu zuten (1760-1772); hala ere, Europa erdi aldeko politika auzietan parte hartu zuen. Frank zaleak (edo zoharistak) Alemania, Polonia eta Hungariara zabaldu ziren.