Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

formal

izond. Formari dagokiona. Olerki baten alderdi formalen azterketa. || Heg. Herr. Zintzoa, zentzuzkoa.  v  Sitema formala. Mat. eta Log. Sistema logikoa ere esaten zaio. Dedukzio kontzeptuaren azterketarako erabiltzen den elementuen eta barne harremanen eraketa abstraktu teorikoa. Sistema bakoitzak bere hizkuntza formala du, eraketa arauetan oinarritzen diren sinboloez osatua, eta axioma multzo batetik dedukzio bidez sortua. Sistema formala zeinuen konbinazio finituez moldaturiko formulen bilduma da.