Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

forma

iz. Gauzaki edo izaki batek agertzen duen itxura; bereziki itxura horren alderdi bereizgarrien multzoa.  v  Fil. Aristotelesek zentzumenen bidez ezagututako gai guztietan forma eta materia bereizi zituen, eta batak bestea nahitaezkoa zuela baieztatu zuen. Materia elementu potentziala zela zioen, eta forma hori eginarazten duena. Ikuspegi hori bera erabili zuen Tomas Aquinokoak, eta osatu egin zuen zenbait forma mota bereiziz. Kantek XVIII. mendean forma adimenaren emaitza zela adierazi zuen, gizabanakoaren esperientziatik sortua. ik. eduki.
 v  Hizkl. Saussurek egituraren sinonimo gisa erabili zuen, sustantziari aurka jarrita. Era berean, edukiari edo esanahiari kontrajartzen zaio forma kontzeptua. ik. eduki. || Hizkuntzaren unitatea. Forma erregularrak.