Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

fonetika

iz. Hizkl. Hizkuntzalaritzaren adarra, hizkuntzaren hotsak eta haien ezaugarriak aztertzen dituena.  v  Hizkuntzaren hotsen ahoskera (artikulazioen fonetika), hots horien ezaugarri akustikoak (fonetika akustikoa), eta hizkuntzaren sistemaren barruan duten zeregina (hizkuntzalaritzaren fonetika) aztertzen ditu fonetikak. Fonetika berria 1867an hasi zen Alexander Melville Bell-ek hotsak marrazkietan irudikatzeko egin zituen ikerketekin. Fonetikaren ahalegin nagusia giza hizketaren hotsen sailkapenean datza. N. Chomsky eta M. Halle hizkuntzalariek 30 ezaugarritako zerrenda egin zuten, giza hotsen desberdintasun garrantzitsu guztiak sailkatzeko. Hotsen irudikapenerako zenbait transkripzio sistema erabili dira; ezagunena nazioarteko alfabeto fonetikoa da (API).