Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

fonema

iz. Fon. Hizkuntza baten hots sistemaren barnean berezi eta bereizgarri gertatzen diren banakakoetako bakoitza.  v  Hitz bat beste hitz batetik bereizten duen hizketako unitaterik txikiena. Adibidez, urte hitzekot fonemak urde hitzetik bereizten du. Fonema batek zenbait aldagai izan ditzake, eta horiei alofono esaten zaie: hotsa testuinguruaren arabera aldatu egiten da, baina esanahiaren aldaketarik ez du sortzen (Ander eta hango hitzetako n fonema ez da berdin ahoskatzen; baina fonema beraren bi alofono besterik ez dira, eta ez bi fonema). Fonemek hizkuntza mintzatuan dute oinarria eta alfabeto berezietako zeinuen bidez irudikatzen dira. Nazioarteko alfabeto fonetikoa (API) erabiliz adibidez, zeru /seru/ adierazten da. Fonema hitza bokal eta kontsonanteentzat erabiltzen da gehienetan, baina zenbait hizkuntzalarik fonologiazko garrantzia duten azentuei, erritmoei eta doinuei dagokiela ere erabiltzen dute.