Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

fonendoskopio

iz. Med. Estetoskopioaren antzeko tresna, organismo barneko hotsak entzuteko erabiltzen dena. Metalezko kutxa zapal bat izaten du fonendoskopioak, eriaren sabelaldean ipintzen dena. Behealdean mintz bat du kutxak, gorputzeko hotsek dardarazten dutena. Kutxatik gomazko bi hodi ateratzen dira; hodi horiek belarrietan sartzen dira eta horrela entzun daitezke gorputz barneko hotsak.