Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Flack, Roberta

Estatubatuar kantaria (Asheville, Ipar Carolina, 1940). Musika ikasketak egin zituen Howard Unibertsitatean. Ipar Carolinan ingeleseko irakasle hainbat urtez izan ondoren, abeslari karrerari ekin zion Washington, D.C.n. 1971 eta 1973. urteetan emakumezko bokalista ospetsuenen artean egon zen. Grammy sariak lortu zituen The First Time Ever I Saw Your Face eta Killing Me Softly with His Song diskoengatik.