Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Filipe, Grezia eta Danimarkakoa

Edinburgoko dukea (Korfu, Grezia, 1921). Elisabet II.a Britainia Handiko erreginaren ezkontidea. Greziako Andres printzearen semea eta Britainia Handiko erregina Victoriaren hereniloba. Dartmoutheko Itsasontzi errege akademian hasi zuen armadan karrera 1939an. Bigarren Mundu Gerran Mediterraneoan eta Ozeano Barean ibili zen. Elisabet printzesarekin ezkondu zen 1947an, eta aldi berean, Edinburgoko duke izendatu zuten. 1957an Erresuma Batuko printze egin zuten. Kirol, zientzia eta hezkuntzaren defendatzaile sutsua da. Munduan zehar bidaia diplomatiko asko egin du, Elisabet II.aren ordezkari zein laguntzaile gisa.