Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Filipe, Borboi eta Greziakoa

Asturiasko printzea eta Espainiako koroaren oinordekoa 1977az geroztik (Madril, 1968). Espainiako Joan Karlos I.aren eta Greziako Sofiaren semea. Adinez nagusi egin zenean (1986) Espainiako konstituzioaren zina egin zuen gobernuaren, bi ganbera legegileen eta Estatuko erakunde guztietako ordezkarien aurrean. Orduz geroztik errege familiaren ordezkari izan da hainbat ekitaldi ofizialetan. Lur, itsaso eta aireko akademia militarretan hezi zen. Zuzenbidea eta ekonomia zientziak ikasi zituen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, eta Nazioarteko Harremanen masterra egin zuen Georgetowngo Unibertsitatean (Estatu Batuak). Oso kirolzalea da. 1992ko Bartzelonako Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte Espainiako bela selekzioarekin.