Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Filemon

(Gr. Philêmôn) Greziako poeta komikoa (Sirakusa, Sizilia, K.a. 361 - Pireo, K.a. 262). 330. urte inguruan hasi zen idazten eta 262ra arte jarraitu zuen lanbide horretan. 100 antzerki inguru idatzi zituen, baina zati batzuk besterik ez dira geratu, bizitasunez eta munduaren ezagutzaz beteak. Menandrok baino ospe handiagoa izan zuen Atenasen.