Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fielding, Henry

Ingalaterrako eleberrigile, kazetari, dramagile eta poeta (Sharpham Park, 1707 - Lisboa, 1754). Etonen egin zituen lehen ikasketak eta lege ikasketak Leydenen, Londresen bizitzen jarri aurretik. Bertan hamabi bat komedia idatzi zuen, Tom Thumb besteren artean (1729). Haymarket-eko Little Theatre-ko zuzendari zen Walpolen kontrako satirak aurkeztu zituen, horren ondorioz, 1737ko Licensing Act (zentsura) ezarri ziotela. Ordainetan, eleberri satiriko bat idatzi zuen Walpoleren kontra (The History of Mr. Jonathan Wild the Great). Mingostasun bera erakutsi zuen A Journey from this World to the Next obran (Mundu honetatik besterako bidaia). Kazetaritzan, gobernuaren politikari eutsi zion. Richardsonen sentiberatasuna Joseph Andrews (1742) obran barregarri jarri zuen. Baina berak ere Tom Jones (1749) eleberriaren hamabi liburuetan sentimenduen mundu xamurra azaldu zuen. Walter Scottek “eleberri inglesaren aita” dela aitortu zuen.