Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Field, John

Irlandar musikaria eta piano-jotzailea (Dublin, 1782 - Mosku, 1837). Clementi eta d’Albrechtsberger izan zituen maisu eta piano-jotzaile gisa arrakasta handia izan zuen Europa guztian zehar. Pianorako lan ugari idatzi zuen, 18 Nocturno bereziki, eta eragin handia izan zuen Chopinengan.