Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ferrater, Gabriel

Kataluniar poeta (Reus, 1922 - Sant Gugat del Valles, 1972). Matematikako ikasketak egin zituen Bartzelonako unibertsitatean. Poema intimoak, sentipenezkoak eta erotikoak idatzi zituen. Obra nagusiak: Da nuces pueris (1960), Menja’t una cama (1962, Jan ezazu hanka bat) eta Teoria dels cossos (1966, Gorputzen teoria). 1968an bere poemen bilduma bat eman zuen argitara, Les dones i els dies (Emakumeak eta egunak) izenburupean. Orobat hizkuntzalaritza eta literatura kritika lan bikainak argitaratu zituen. Bere buruaz beste egin zuen.