Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ferrater Mora, José

Kataluniar filosofoa (Bartzelona, 1912 - Bartzelona, 1991). Bartzelonako unibertsitatean egin zituen filosofia ikasketak. 1939. urtean erbestera jo zuen eta Estatu Batuetan finkatu zen 1947. urtean. 1941. urtean Diccionario de filosofia (Filosofia hiztegia) obra argitaratu zuen. Espainiako XX. mende hasierako filosofoei buruzko saioak idatzi zituen eta zientifismoaren eta existentzialismoaren arteko bide “integrazionista” proposatu zuen bere obran.