Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ferrara

Italiako ipar-ekialdeko hiria, Emilian, Po ibaiaren ertzean. 133.266 biztanle (2007). Unibertsitatea (XIV. mende bukaerakoa), estilo lonbardiarreko katedrala (XII-XIII. m.), Errenazimentuko kanpandorrea, Leon-Battista Albertik eraikia. Esteko gaztelua (XIV-XVI. mendeak). Errenazimentuko jauregi ugari. Museo greko-etruriarra. Industria kimikoak.  v  Historia. Kontzilio bat, Basilearen kontrakoa (Ferrara-Florentziakoa) egin zen bertan 1438-1445 bitarteko urteetan. XIII-XVI. mendeetan, Esteko etxearen esku egon zen, eta arte eta jakintza hiri bihurtu zen. Margolaritza eskola ospetsu bat loratu zen Cosme Tura, Francesco del Cossa eta Ercole de Robertiren inguruan. 1598an, Elizaren eskualde bihurtu zen hiria. Frantsesen eta austriarren esku egon ondoren, Italiako erreinuan sartu zen 1860an.