Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Felipe, León

Espainiar olerkaria (Tabara, Zamora, 1884 - Mexiko, 1968). Farmazeutikoa zen ogibidez, baina gazterik hasi zen poemak idazten. 1920an Versos y oraciones del caminante, argitaratu zuen. Estatu Batuetan irakasle ibili zen eta han Waldo Frank eta W. Whitman itzuli zituen. Bi idazle horiek eta Bibliak guztizko eragina izan zuten berarengan. Espainiako Gerra Zibilak Panaman hartu zuen eta handik Espainiara itzulirik Errepublikaren alde egin zuen. Gerra ostean, Mexikora itzuli zen. Konpromisoa erabili zuen bere lanetan, baina beti gizona hartuta gauza guztien neurritzat, eta ni-ak pisu handia du. Liburu aipagarri batzuk: Ganarás la luz (1943), Antología rota (1947), El Ciervo (1958), ¡Oh, este viejo y roto violín! (1965).