Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Filipe Va Luzea

Frantziako eta Nafarroako erregea 1317-1322 bitarteko urteetan (1294 - Longchamp, 1322). Filipe IV.a Ederraren semea zen. Burgundiako Jeannerekin ezkondu zen. Bere anaia Luis X.aren seme zen Joan I.a hiltzean egin zuten errege. Estatu Orokorren laguntzaz, erregetza hartu zuen Luis X.aren alaba Joana (Nafarroako II.a) baztertuz. Filipe IV.aren garaietan hasitako Flandesko Gerra amaitu zuen (1320). Hiri miliziak eta finantza administrazioa bultzatu zituen Kontu ganbera eratuz (1320), baina ez zuen lortu neurriak eta pisuak bateratzea. Juduak eta legenadunak bota zituen, ur putzuak pozoitzen zituztelakoan, eta haien ondasunak beretzat hartu zituen. Hegoaldeko heretikoen kontra Inkisizioaren lana sustatu zuen. Gizonezko oinordekorik gabe hil baitzen, Karlos IV.ak hartu zuen koroa.