Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

febronianismo

iz. Erl. Febroniusek bere De praesenti statu Ecclesiae deque legitima potestate Romani Pontificis liber singularis obran (1763) ezagutzera eman zuen dotrina. Klemente XIII.ak kondenatu zuen 1764. urtean. Febronianismoaren arabera, oso autonomia handia behar dute elizako apezpikuek bere egitekoetan eta kontzilioa da, Aita Santu eta apezpiku guztien gainetik, huts egiten ez duen erakunde maila bakarra. Alemanian eta Austrian nabarmendu ziren, batez ere febronianismoaren jarraitzaileak.