Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Febres Cordero, León

Ekuadortar ingeniari eta politikaria, Errepublikako lehendakaria 1984. urtetik 1988. urtera (Guayaquil, 1931). Estatu Batuetan lortu zuen ingeniari titulua. Guayaquilgo enpresa garrantzitsuen buru izan zen, eta merkataritza ganberako lehendakari. Diputatu eta senatari izan zen, eta 1979an alderdi sozial-kristauan sartu zen. 1984ko hauteskundeetan kontserbadoreen hautagai zela, errepublikako lehendakari aukeratu zuten bigarren itzulian. Bere agintaldian zehar politika ekonomiko neoliberala bultzatu zuen, eta Osvaldo Hurtado lehendakari ohiaren (1982-1984) kontra egin zuen dirua bidegabe erabiltzeagatik. 1986an Vargas jeneralak zuzendutako estatu kolpe ahalegina jasan zuen eta, hurrengo urtean, hainbat orduz bahitu zuen militar haren aldeko militar talde batek.