Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Febrer, Andreu

Kataluniako olerkaria (Vic, 1375 - ?, 1444). Aragoiko Martin I.aren zerbitzuan hasi zen gaztetan eta Berberiako mairuen aurkako gurutzada batean parte hartu zuen. 1407an diplomazia lan batzuk egin zituen Frantzian barrena eta mesede handiak jaso zituen Alfontso V.a erregearengandik. Febrer-ek 1393-1400 urteetan idatzi zituen 15 olerki gorde dira eta, Jordi de San Jordirekin batean, Probentzako eta Italiako moldeen arteko igarobidea erakusten du Kataluniako literaturan. Danteren Divina Commedia itzuli zuen katalanerera, 1429. urtean amaitu zuen lana.