Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Faysal I

Irakeko erregea 1921-1933 bitarteko urteetan (Taif, Saudi Arabia, 1883 - Berna, 1933). Husayn ibn Ali, Mekako jekearen eta Hedjazko erregearen semea zen eta, Lawrencerekin batean, otomanoen inperioaren kontrako matxinadaren buruzagi izan zen (1916-1918) eta, Allenby jeneral britainiarraren ondoan, Damaskoko hiria hartu zuen 1918an. Frantziak onartzen ez zuela eta, Siriako erregetza utzi behar izan zuen 1920an, baina Irakeko erregetza eskuratu zuen Ingalaterraren laguntzarekin. Irakeko independentzia lortu ondoren (britainiarren babespeko aginpidearen amaiera, 1930), Nazio Batuetean sartu zuen Irak 1932an.