Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Faye, Hervé

Frantses astronomoa (Saint-Benoît-du-Sault, 1814 - Paris, 1902). Epe jakinetan azaltzen den kometa bat aurkitu (Faye kometa, 1843) eta haren izaera eta osagaiak zehaztu zituen. Laplaceren kosmogonia zalantzan jartzen zuen teoria bat proposatu zuen (1865): haren esanetan, makina termiko baten antzekoa da Eguzkia.