Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Farrell, James Thomas

Estatu Batuetako idazlea (Chicago 1904 - New York, 1979). Haren obra autobiografiazkoa da oso: hirietako pobreen bizimoldea deskribatzen du, gizonen asmoek nola behera egiten duten adieraziz, Young Lonigan (1932), The Young Manhood of Studs Lonigan (1934), eta Judgement Day (1935) trilogian. Bost eleberritan Danny O’Neill da protagonista (1936-1953), Bernard Carr beste hirutan. Marxista zen eta Stalinen kritika egin zuen. Literatura kritika ere landu zuen (Reflections at Fifty, 1954).