Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Faldo, Nicholas Alexander

Golf jokalari britainiarra (Hertfordshire, 1957). Oso berandu hasi zen golfean (16 urte bete arte txirrindulari izan zen), baina 1990ean munduko golf jokalari onenetako bat izatera iritsi zen. 1977an lortu zuen lehenengo titulu profesionala, eta gaur egun 38 titulu ditu guztira. Hiru aldiz irabazi du Britainiako Irekia eta bi aldiz Estatu Batuetako Masters-a. Ibilbide profesional ia osoan zehar munduko lehen postuetan egon da. Ryder Cup-en irabazle izan da 1985, 1987, 1989 eta 1995. urteetan. Europako nahiz Ameriketako zirkuituetan jokatu du. Europako zirkuituan urteko jokalari izan zen 1989, 1990 eta 1992an, eta Estatu Batuetako zirkuituan, 1990ean.