Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Falconet, Étienne

Frantses eskultorea (Paris, 1716 - Paris, 1791). J. B. Lemoyneren ikaslea izan zen eta Akademian onartu zuten Milon de Crotone obrari esker. Sèvresko lantegietako zuzendaritza eman zion Madame de Pompadour izan zuen babesle (La Musique, 1751; L’Hiver, 1765). San Petesburgon egin zuen bere obrarik inportanteena, Katalina II.ak eskaturik: Petri Handiaren Monumentua (1766-78). Réflexions sur la sculpture (Eskulturari buruzko gogoetak) liburua idatzi zuen 1761. urtean.