Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

fakokero

iz. Zool. Suidoen familiako ugaztun zurdatsua, zerriaren itxurakoa (Phacochoerus aethiopicus). 1,75 cm inguru izaten da luze, eta 70 bat cm garai. Belarri-motza eta mutur-zabala da. Goiko bi letaginak oso luzeak eta atzera okertuak ditu. Begien azpian, mazel parean eta ahoaren alde banatara garitxa moduko tontor batzuk izaten ditu. Banbuaren kimu berriak ditu batez ere gogoko, baina orojalea da. Saharako behe mugetatik Afrikaren hegoaldeko muturra bitarteko basoetan eta estepetan bizi da.