Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

faktore

iz. Zerbait gerta dadin bideratzen duen gauza, gorabehera edo eragilea.  v  Hazkunde faktorea. Biol. Organismoak bere hazkunderako ezinbestekoa duen gaia. Bitaminak eta zenbait aminoazido, adibidez.  v  Herentziaren faktorea. Organismoaren ezaugarriak biltzen dituen zelularen gaia. Gaur egun kromosoman datzala uste da.  v  Rhesus faktorea. Med. Izaki bizidun gehienen (% 85ean) globulo gorrietan izaten den gai aglutinatzailea. 1940ean aurkitu zen. Rh du laburdura. Herentziaren ezaugarri nagusia da. Faktore hori falta duen odolak (Rh negatiboa) antigorputzak sortzen ditu eta arazoak ekar ditzake odol transfusioetan eta haurdunaldian.  v  Potentziaren faktorea. Elektr. Tresna baten potentzia elektriko aktiboaren eta hura elikatzen duen itxurazko potentziaren arteko erlazioa neurtzen duena.  v  Produkzio faktoreak. Ekon. Ondasunak eta zerbitzuak sortzeko erabiltzen diren lehengaiak: lurra, lana eta kapitala dira.