Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fajardo Zúñiga y Requesens, Pedro

Militar eta diplomatiko espainiarra (Madril, 1602 - Madril, 1647). Filipe IV.ak Aragoi eta Kataluniako erregeorde izendatu zuen, eta kataluniarren askatasun asmoak zapaldu zituen, Montjuic-en menderatua izan bazen ere. Siziliako erregeorde izendatu zuten 1644. urtean eta espainiar agintariak egiten ari ziren bidegabekerien aurkako matxinada bati egin zion aurre: matxinadaren buruzagi guztiak hilarazi zituen.