Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Europako Mendiak

Espainiako iparraldeko mendikatea, Kantauriko mendikatearen barruan, Asturias, Kantabria eta Leon artean. Kararrizko bloke handia da, Deva (ekialdean) eta Sella (mendebalean) ibai-haranen artean. Hiru zatitan dago banatua: ekialdekoa edo Andarakoa, erdialdekoa edo Bulneskoa (Naranco de Bulnes, 2.519 m; Peña Vieja, 1.623 m; Peña Cerredo, 2.648 m) eta mendebalekoa edo Covadongakoa (Peña Santa de Castilla, 2.596 m). Covadongako mendizerra edo mendialdea parke nazionala da. Europako Mendierako haranetan artoa, patata, bazkarako landareak eta fruitu arbolak aldatzen dira, eta mendialdean behi eta ardi azienda hazten da.