Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Europako Kontu Auzitegia

Europar Batasunak eskuragarri duen aurrekontua, finantza kudeaketa egokiaren ikuspuntutik, legezkotasunez erabiltzen dela egiaztatzea helburu duena. Erakunde horren eskumena, Batasuneko erakundeetara ez ezik, Europar Batasuneko finantza baliabideak kudeatzen dituzten estatu, eskualde edo erakundeetara ere iristen da. Auzitegiak akatsak edo irregulartasunak antzematen baditu, edo iruzurra egin delako susmorik badu, erakunde edo organo interesdunari jakinarazten dio, behar bezalako neurriak har ditzan. Era berean, auzitegiak arazo horiek sortu ahal dituzten sistemen eta prozeduren alderdi ahulak nabarmentzen ditu, zergadunen dirua hobeto kudeatu ahal izateko. Europako Kontu Auzitegia erabat burujabea da, hamabost kidek osatzen dute, eta Estatu kideek sei urterako izendatzen dituzte.