Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

euli-txori

iz. Zool. Euliak janez elikatzen diren paseko txori batzuei ematen zaion izena. Badira zenbait genero: Phylloscopus, Muscicapa, Ficedula, Tersiphone etab.  v  Euli-txori arrunta (Phylloscopus collybita). 10 cm inguru izaten da luze. Gaineko lumak marroiaren eta oliba kolorearen artekoak ditu, eta azpikoak, berriz, zuriak. Europa guztian eta Asiako parte handi batean bizi da. Intsektuak eta fruituak jaten ditu.  v  Euli-txori gorrixka (Muscicapa parva). 12 cm inguru luze da, eta lepo azpia eta sabelaldea gorrixkak ditu. Europako ekialdean ematen du udaldia. Neguan Afrikara edo Indiara joaten da.  v  Euli-txori grisa (Muscicapa striata). 14 cm luze da, bizkarraldea arre grisa, eta azpia zuria eta zerrenda ilunekoa ditu. Zuhaitz zuloetan eta erlaitz azpietan egiten du habia.