Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euler, Leonhard

Suitzako matematikaria (Basilea, 1707 - San Petersburgo, 1783). Hogei urte zituela San Petersburgoko Jakintzen Akademiako kide zen eta Basileako katedra eskuratu zuen 1773an. Mechanica sive Motus Scientia analytica exposita (1736) liburuan matematiken adar gisa erabiltzen du mekanika. Lehendik ezaguna zen kalkulu infinitesimala arautu zuen Analysim infinitorum (1765) eta Institutiones calculi integralis (1768) liburuetan. Bariazioen kalkuluaren formula eman zuen lehen aldiz eta egin zituen aurkikuntza matematikoengatik, Eulerren konstanteari, aldagarri euliarrei, Eulerren lerroari, Eulerren ekuazioari, integral euliarrei, etab. loturik azaltzen da bere izena. Scientia Navalis (1749) obran, armada britainiarraren Ilargiaren lehen taulen oinarrian aurkitzen den “ilargiaren teoria” eskaini zuen. San Petersburgon igaro zituen azken urteak. Haren obra zabala 1936ra arte ez zen guztiz ezaguna izan.  v  Euler-en ekuazioa.



era duen ekuazio diferentziala, bertan a1, a2,…an zenbaki konplexuak direla.  v  Euler-en konstantea. C= 1+1/2+…+1/n - log n, adierazpen matematikoaren muga n-ren balioa infinitora hurbiltzen denean. C-ren balioa 0,577215…da.  v  Euler-en formulak. Sinua eta kosinua berretzaile funtzioetan oinarrituz definitzen dituzten ekuazioak.  v  Euler-en angeluak. Mugitzen ari den solido bati loturik dagoen triedro trierrektangeluak erreferentzi gisa hartzen den triedro trierrektangelu batekiko duen kokaera mugatzea uzten duten angeluak.