Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eulogio santua

Espainiar apaiza eta martiria (Kordoba, IX. mende hasiera - 859). Eulogiok musulmanen epai mahaien aurrean beren fedea aitor zezaten eskatu zien kristauei. Saulo apezpikuarekin batera atxilo hartu zuten 851. urtean baina espetxean kristau eginkizunetan segitu zuen. Toledoko artzapezpiku izendatu zuten 858an eta 859. urtean hil zuten.  v  Jaieguna, urtarrilaren 9a.