Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Etxepare Landerretxe, Jean

(«John de Cize», «Ihizgorri», «Don Xixtu» deitua). Euskal idazlea (Jatsu, 1937 - Hazparne, 1961). Baionako Teknika eskolan ikasi zuen eta berehala hasi zen kontulari lanetan. Lehenengo idazlanak 1957an argitaratu zituen Gazte aldizkarian. Geroztik, han eta Herria-n, Gure Herria-n eta Pan-pin-en ipuinak argitaratu zituen, haurrentzat eta helduentzat idatziak. 1959an Euskal-Kulturaren-Alde erakundek antolatutako ipuin lehiaketa irabazi zuen. Arno Xuria izeneko antzerkia idatzi zuen, eta Pagnolen eta Txekhoven lan batzuk egokitu zituen euskarara. Hogeita lau urte zituela hil zen; Hil ondoren, 1963an, aldizkarietako idazlanak bildu eta argitaratu zizkioten Mendekoste Gereziak eta beste izenburuarekin. 1991n bilduma hori, osatua, berrargitaratu egin da.