Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Etxenagusia Uribe, Karmelo

Bizkaitar elizgizona (Iurreta, 1932). Ikasketak Gasteizko Apaiztegi Nagusian egin zituen, eta 1955ean apaiztu zen. 1958 eta 1960. urteen artean Comillaseko Unibertsitate Pontifikoan zuzenbide kanonikoan lizentziatu zen, eta ondoren Derioko Apaizgaitegian jardun zuen irakasle modura. Euskarako irakasle ere izan da eta 60ko hamarkadan, Bilbon, Euskerazaleak elkartea sortu zuen. Labayru Institutuaren sortzaile eta irakasle izan zen. Euskal literaturaren bost antologien egilea eta 1964az geroztik euskaltzain urgazlea da, baita ohorezko euskaltzaina ere. 1995ean Bilboko gotzainaren laguntzaile izendatu zuten, Ricardo Blázquez Bilboko gotzain izendau zutenean.