Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Etxeberria, Claudio

(“Gorria”). Traineru patroi gipuzkoarra, (Orio, 1937 - Orio, 2000). Ospe eta balio handiko patroia izan da. 1951. urtean, 14 urte besterik ez zituela, estreinatu zen patroi lanetan Orioko batel batean. Bere kirol ibilbidea oso emankorra izan da, 103 banderatik gora irabazi baititu, horien artean, Kontxako lau bandera, Aginaga, Orio, Lasarte-Michelin eta Zumaiako ontziekin. 1984. urtean irabazi zuen azkeneko Kontxako Bandera. Urte horretan, Zumaiak parte hartu zituen estropada guztiak irabazi zituen, “Gorria” patroi zutela. Patroi lanetan 40 urtetik gora eman zituen. Igeltseroa zen ofizioz, eta euskal arraunketak eman duen patroirik hoberenetakoa izan da.