Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Etxaniz Uribesalgo, Jokin

Gipuzkoar pilotaria (Bergara, 1970). Aspe enpresako aurrelaria da, eta 1990ean egin zuen bere estreinaldia pilota profesionalean. Erdietsi dituen txapelketen artean, 1992. urtean lortu zuen eskuz binakako txapela azpimarratzekoa da, Zezeaga kide zuela. 1995 eta 1997. urteetan txapeldunorden sailkatu zen.