Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Etxarri

Nafarroako erdialdeko udalerria (Iruñeko merindadea). Mugak: iparraldean Ziritza, ekialdean Zabaltza, mendebalean Gesalatz, eta hegoaldean Bidaurreta. Arga ibaia udalerriaren eskuinaldetik igarotzen da. Goratasuna 399 m. 2,33 km2 eta 50 biztanle (etxarriarrak). Hizkuntza, gaztelania. XIX. mendearen hasieran galdu zen euskara. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu mistoan dago. Ekonomia jarduera nagusia nekazaritzan (garia, garagarra, artoa) eta abere hazkuntzan (ardi eta behi azienda) oinarritzen da.