Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Etxamendi, Eñaut

Nafarroa Behereko idazlea eta kantaria (Ezterenzubi, 1935). Eñaut Larralderekin batera «Etxamendi ta Larralde» bikotea osatzen du. Kanta ugariren egilea da, asko lagun zuen Eustakio Mendizabali opatuak. Enbata eta Herria aldizkarietan eman ditu argitara bere idazki nagusiak. Euskaltzain urgazlea da. Harenak dira Laminak eta Urtzoak urrillan aldatu kontakizunak.