Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Estornés Zubizarreta, Idoia

Gipuzkoar idazlea eta historialaria, Bernardo Estornésen alaba (Santiago de Chile, 1940). Donostian egin zituen Filosofia eta Letretako ikasketak. Auñamendi Argitaletxeko Enciclopedia Ilustrada General del País Vasco entziklopediako erredakzio lanak zuzentzen ditu 1968. urteaz geroztik. 1976. urtean eman zuen argitara Carlismo y abolición foral 1876-1976 bere lehen liburua. Soziologia, geografia, historia eta kulturako gaiak jorratu ditu bere artikulu eta lanetan. Hainbat liburu idatzi ditu Eusko Ikaskuntzaren historiaz. 1987an, beste lagun batzuekin batera, Maria de Maeztu forum feminista sortu zuen, oraindik bizirik dirauen taldea. 1989an historian doktore egin zen. Komunikabideetan ere idazten du, eta bi bider irabazi du horregatik Emakunde saria. Kaleratu dituen lanen artean daude: La Sociedad de Estudios Vascos. Aportación de Eusko Ikaskuntza (1983), Historia-geografía (1990) eta aitari eskainitako Bernardo Estornés Lasa (1995).