Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Estornes Lasa, Mariano

Nafar idazlea (Izaba, 1909). Filosofia eta Letretako ikasketak egin zituen Zaragozako unibertsitatean. Auñamendi argitaletxea sortu zuen Bernardo anaiarekin batera. Obra nagusiak: Oro del Ezka (1958), Los Errotazar-Soroa-Larralde (1960), Recuerdos de Erronkari (1966, Bernardo anaiarekin batera), Salazar y Navascués (1966, Bernardo anaiarekin batera), La Costa Vasca (1961) eta Geografía del País Vasco (3 liburuki, 1969). Amerikari buruzko artikulu eta biografia ugari (J. A. Agirre, Francisco de Aguirre, Lope de Aguirre, Sabino de Arana Goiri, Juana de Asbaje) idatzi ditu.